Bi tresna badauzkizu mapa baten aurkitzeko erakusketa birtualean : bilaketa kartografikoa eta bilaketa testu librean.
Bilaketa kartografikoa
Bilaketa kartografikoa harrera orritik eskuragarri da, baita eta Menuatik : Bilaketa > Bilaketa kartografikoa.
Bilaketa mapan klikatu
Ipar Euskal Herriko mapa handi aurkituko duzu. Sagua maparen gainetik pasatuz, lurraldeko herriak ikusiko dituzu. Herri batean klik eginez, bilaketen emaitzek (maparen azpian) agertuko dituzte herri hau erakusten duten mapa guztiak.
Emaitzak irazi
Behin bilaketa bat egin eta, emaitzak irazi eta sailkatzen ahal dituzu:
Data artea
Kurtsoreak lerra araziz, erabaki dezakezu ageraztea garai zehatz batean argitaratutako mapak. Defautez, aukeratutako data artea 1500 eta 2000 artekoa da, baina aukera dezakezu emaitzak murriztea, adibidez 1700 eta 1750 artera.
Eskala geografikoa
Mapa batzuk lurralde ttipi bat aurkezten dute (herri bat, auzo bat…) beste batzuk lurralde biziki zabal bat (Frantziaren hego-mendebaldea, Europa, Pirinioak, Mundua, Euskal Herria…) aukeratzen ahal duzu agerraztea:
- Dena : bilaketari doazkion mapa guziak agertuko dira
- Eskualdea : Eremu zabal bat aurkezten duten mapak (Pirinio osoak, Probintzia oso bat, mapamundi bat…)
- Kantonamendua : Herri batzuk aurkezten dituen mapa bat (kantonamendu bat, probintzia zati bat…)
- Herria : Herri bakar ba (Napoleondar katastro muntatze taulak, Sacze funtseko mapak…)
- Auzoa : Herri baten parte bat (horrelako mapa gutxi dira funtsean)
Emaitzak sailkatu
Emaitzak sailka ditzakezu edizio data edo izenburuaren arabera.
Bilaketa testu librean
Bilaketa testu librean egiteko, sar zaitezke menuako Bilaketa > Bilaketa testu librean sarreratik.
Bila dezakezu maparen katalogoko notizian agertzen den edozein hitz (izenburu, egile, deskribapena, …).
Bilaketa kartografikoko irazki berak balia daitezke parte honetan