«Lekuetan, probintzietan, barrutietan eta mugetan zehaztasun espazialak txertatuz, geografiak historia kontakizunari irakurgarritasun hobea bermatzen dio, iraganeko gertakariak hobeki ulertzeko». (Nordman-2018)
XIX. mende hasieran herri batek zer itxura zuen jakiteko, ezinbesteko dokumentu batera jo behar dugu: Napoleonena deritzon katastrora, hain zuzen. Napoleonen borondatez 1807ko irailaren 16ko legeak agindu zuen katastro baten egitea. Inperio garaian hasita, katastroaren eraketa XIX. mende erdira arte luzatu zen. Ipar Euskal Herriari dagokionez, eta bereziki hemen aipagai ditugun bost herrien kasuan, 1810 (Maule) eta 1841 (Donibane Garazi) artean burutu zen.
19. mendean, Ipâr Euskal Herriko paisaiak aldatzen dira, garraioen mutazioen erritmoen arabera. 1875eko mapa bat horren adierazgarri da.
19. mendean, aglosaxoiek tusimoa asmatu zuten, eta Euskal Herria laster bete-betean hunkituko du moda berri honek.
19. mendean, trena garatzen da. Baiona Pariseri lotua zaio Bordaletik 1855 urtetik eta Tolosari 1863tik. Baiona-Irun partea 1864an estreinatu zen, eta BABko trenbidea 1877an.
Ipar Euskal Herriko barnekaldea sare horri lotzea lehentasunetan ezarria da. Obrak "Baionatik Doniane Garazira, Ortzaizetik Baigorrirako adarrondo batekilako trenbiderako" obrak 1880an abiatzen dira eta 1898an bururatzen, lehen trena Donibane Garazira iritsi zelarik abenduaren 16an.
Ibaiak zeharkatzen duten lurretik sortzen dira. Ur bideak, espazioa egituratzen dute, lurraldeak zedarritzen dituzte eta batzuetan muga bilakatzen dira. Hazkurri emaileak, ibaiek, herriak beren ertzetan bizitzera erakartzen dituzte, gizakiak eta merkantziak garraiatzen dituzte estuarioak eta beren portua diren zabalera handiarekiko loturaraino. Bertan nabigatzeko, leku eta erabileretara egokitutako bateleria anitza behar da. Eguneroko bizitzarako funtsezkoa da, erreferentzia puntua. Ibaia marraztua da, kartografiatua.