Nafarroako Erregeek Erdi Aroan sortu hiriaren frantsesezko izenak, Saint-Jean-Pied-de-Port, hiriaren kokapen geografikoari aipamen egiten dio, Pirinioetako mendateen, eta bereziki Ibañetakoaren oinean.
Baionak antzinatik ezagutzen ditu hiri militar baten destinoak, bere kokapen geografiko estrategikoagatik. Luzaz hiriaren mugak finkatu dituen erromatar castrum abiapuntutik, arkitektura militarreko obrak mendez mende bata bestearen ondotik agertzen dira, 19. mendeko azken moldaketeraino. Horren ondorioz Baionako hiri fortifikazioak, beren 3,5 km-ko hedadurarekin, Europan paregabekoa gelditzen den arkitektura militar bilduma bat osatzen du Monumentu Historiko gisa babestua.
Aturri bazterreko Baiona historia hiriaren eta antzina arrantzale portu zen eta orain nazioartean ospetsua bilakatu den Biarritz turismo gunearen arteko eremua da, seguruenik, Ipar Euskal Herri osoan azken hamarkadetan paisaiaren eta naturaren eraldaketarik erradikalenak jasan dituena, Lapurdi kostaldeko patuaren lekuko. Eremu hiruki hori da, nola edo hala, Angeluren 27 km²ko lurraldea, Kantauri itsasoak eta Aturri ibaiak mugaturik.
Angeluren historian zehar etengabeko joera izan da intak eta sakonuneak okupatzeko eta antolatzeko, horien idortzeko eta laborantza edo hazkuntza lur bilakatzeko. Prozesu geldo eta luzea, geroko urbanizazio berantiar eta masiboak ordeztuko zuena.
Hendaiak, Irunek eta Hondarribiakk Bidasoa ibaiaren bokalea osatzen dute gaur egun, gizakian gune hau mila urtez okupatu duelarik. Antzinatean, Oiasso portu hiria (gaur egun Irun hiria dagoen tokian) komunikazio, merkataritza eta meatzaritza gune garrantzitsua zen.
Marinelek eta nabigatzaileak maiz Bizkaiko golkoaren hondoa markatzen duen gune horri erreferentzia egin diote.
Berantago, muga bat ezarri da han. Eta muga dioenak gerra eta bakea ere esaten du. Arrantza portutik, Hendaia eta Fontarrabie gotorleku bilakatuko dira. Eta hala eta guztiz ere, Bidasoako arrada haziko da.
1754ko ekainaren 14 eta 15ean, Jean-Marie Canut (1692-1763), militar ohia ingeniari gisa Baionan izendatuak Aldudeko ibarreko mapa biziki zehatza bat marrazten du. Haren helburua: Kintoako ibarreko alhapide eremu zatiezinen arau konplexuak argitu. Lan horren bi ale, bataz besteaz aski hurbil, Bilketan aurki ditzakegu orain, bat Baionako mediatekak zaindua, bestea Frantziako Liburutegi Nazionalak.
Donibane Lohizuneren frantsesezko izenak (Saint-Jean-de-Luz) ez da latinezko Lux [argia] izenetik heldu, baina bai euskarazko Lohitzun, edo lohitsu hitzetik. Alabaina, Donibane eta Ziburuko herriak borrokatu izan dira, historian zehar, bi etsaien aurka, itsasertzaren aitzinamendua, eta Urdazuri ibaiko ihiztoka. Frantziako Liburutegi Nazionaleko (BnF) mapa zaharren funtsa horren lekuko da.