Lekuak

Hendaiak, Irunek eta Hondarribiakk Bidasoa ibaiaren bokalea osatzen dute gaur egun, gizakian gune hau mila urtez okupatu duelarik. Antzinatean, Oiasso portu hiria (gaur egun Irun hiria dagoen tokian) komunikazio, merkataritza eta meatzaritza gune garrantzitsua zen.

Marinelek eta nabigatzaileak maiz Bizkaiko golkoaren hondoa markatzen duen gune horri erreferentzia egin diote.

Berantago, muga bat ezarri da han. Eta muga dioenak gerra eta bakea ere esaten du. Arrantza portutik, Hendaia eta Fontarrabie gotorleku bilakatuko dira. Eta hala eta guztiz ere, Bidasoako arrada haziko da.

Irun Ptolomeoren mapetan

Bildumak, zoritxarrez, ez du aitzineko denboran egindako kartarik. Baina 15. edo 16. mendeko mapek hein handi batean Claude Ptolomeo (100-168) jakintsuare Geografia baliatzen dute, eta batzuetan garaiko izen zaharrak agertzen dira.

1578 - Mercatoren mapa

16. mendean, Gerard Mercator (1512-1594) kartografoak Irun agerazten du lehengo Oiasso izena baliatuz (Easo).

1578 Europae II tab.

Bereizmen handiko mapa

Europae II tab.

Hondarribia eta Higer lurmuturra, nabigatzaileen gidamarka

16. menda arte, nabigazio mapa ugari dira Higer lurmuturra gidamarka gisa baliatzen dutenak.

Puntu horrek markatzen ditu Bidasoako bokalea, eta Bizkaiko golkoko puntu sakonena. Mapen arabera, Bizkaiko golkoa Gaskoiako golkoa edo Kantauriar itsasoa izenekin agertzen da. Hondarribia maiz agertzen da.

1325 - Angelino Dalortoren mapa

1325an, Angelino Dalortoren portulanoak Hondarribia izendatzen du (Fontarabia, eta Higer lurmuturra (Figo)

Gerrak eta bakea

17. mendetik, Frantziako eta Espainiako erresumen arteko muga Bidasoaren inguruan egonkortzen da. Badia gerra eremu bilakatzen da, bake eremu bezain bat.

1638 - Hondarribiko setioa

Hogeita Hamar Urteko Gerra garaian, 1638ko uztailean, frantses armadako 27 000 soldaduek Hondarribia eta hango armatuitako 1 500 gizonak setiatzen ditu. Hondarribitarrek erresitentzia mantenduko dute Espainikao armada iritzi arte eta frantsesek ihes egin arte. Hondarribiako hiriak egun hau urtero ospatzen du irailaren 8ko alardearen bidez.

1638 - Plan au vray de Fontarabie et des lieux circonvoisins

1659 - Bake ituna

Pirinioetako Hitzarmenak bake "definitiboa" adosten du Espainia eta Frantziako koroen artean. 1659ko azaroaren 7an izenpetua da Konpantzia edo Faisaien uhartean, Bidasoaren erdian.

Mazarin kardinalak eta don Luis de Haro lehen ministroak ospe handiz izenpetu zuten ituna, bidea irekiz Luis 14.a eta Maria Teresa Austriakoaren ezkontzari, 1660an, Donibane Lohizunen. Gertakari horrek ikusgarritasun handia eman zion uharte horri, geroztik Frantziak eta Espainiak txandaka gobernatzen dutena, administrazio aldaketa bat eginez sei hilabetero.

1681 - Hendaiako gotorlekuaren eraikitzea

Bakea "behin betikoa" da, baina mesfidantza ere. Vaubango markesa (1633-1707) ingeniarien gidaritzapean, Frantses erresumak fortifikazioak eraikitzen ditu Hendaian, Hondarribiako harresien parean, Luis 13.aren garaian eraikitako gotorlekua oinarritzat hartuz. Hendiako herria horren inguruan zabaltzen da.

1693 - Plan de la Redoute d’Andaye 1693

1719 - 1719ko maiatzaren 27ko Hondarribiko erasoa

1719an, Donostia erasotu aitzin, James Fitz-James Berwickeko dukeak Hondarribia erasotzen du eta erorrarazten.

1719 - Plan de Fontarabie situé en la province de Biscaye

1823 - Urdazuriko gudua

Frantses iraultzaren ondotik, gerra abiatzen da eta Bidasoaren hegietan guduak iragaten dira, 1793an bereziki noiz dragoien 18. erregimentuko Chauvin izeneko soldadu bat hil zen, bere izena emanez laburzki Donibane Lohizune eta Ziburuko herriei. Garai horretako gutxi dokumentatua da Bilketako mapa funtsean.

Ondoko hamarkadak ez ziren bareagoak izan. 1823an, Urdazuriko gudua, Wellington marexalaren garaipenarekin bukatzen dena, Bidasoaren zeharkatzearekin abiatu zen.

1823 - Plan of operations in the western Pyrennes and South of France in the years 1813 & 1814

Arrada

Ibilgarria ez den ibaia

Bidasoa ez da ibilgarri gisa kontsideratua. Mareak agerrazten eta desagerrazten ditu sable zergadak edo uharteak, eta haren bazterrak ez dira egonkortuak. Ipar Euskal Herriko beste ibaiak ez bezala, ez du zirga biderik bere hegietan.

Nabigatzaileak badiaren kanpoko aldean amarratzen dira, Higerko arrrada deitzen duten gunean.

1692 - Carte de la rade du figuier

Badia baten agerraldia

19. mendean, herrixkak diren Irun, Hendaia eta Hondarribia hiri bilakatuko dira. Zabalduko dira lurraruntz, baita ere Bidasoaren alde, hegiak egonkortuz, egiazko badia bat sortu arte.

Garraioen bidegurutzea

Le 20e siècle va venir renforcer l’urbanisation de la baie. Au delà de la voie de chemin de fer inaugurée en 1864, le territoire s’équipe de routes, d’autoroutes et même d’un aéroport. Les abords de la Bidassoa sont totalement domptés, et les enceintes militaires restent avec une nouvelle vocation plus touristique. 20. mendeak badiaren urbanizatzea azkartuko du. 1864an estreinatutako trenbideaz gain, lurraldean autopiosta bat agertuko da, baita ere aireportu bat. Bidasoaren ertzak osoki gizakien menpe dira, eta gotorleku militarrak beti horr dira, funtzio turistiko berri batekin.

1950 Espelette n°1

Bereizmen handiko mapa

1950 Espelette n°1