Lekuak

Nafarroako Erregeek Erdi Aroan sortu hiriaren frantsesezko izenak, Saint-Jean-Pied-de-Port, hiriaren kokapen geografikoari aipamen egiten dio, Pirinioetako mendateen, eta bereziki Ibañetakoaren oinean.

Kokapen estrategikoa

Kokapen estrategikoa dela-eta, mugaren zaintzeko plaza gotorra izanen zen. XII. mende bukaeratik jadanik harresiz babesturiko purguaren gainean gaztelu gotorra zegoen (Done Petri purgua eta gaur egungo Zitadelako karrika) Errobi errekak Eiheralarre purguarekiko (gaurko Espainiako karrika) muga egininik. 1625-1627tik goiti, zitadela gotorra antolatu zuten gaztelu zaharraren hondarkinen gainetik, Orreagatik zetorren sarbide eta inbasio bidearen zaintzeko.

Estratega eta ingeniari militar guztiek arreta berezia ezarri zuten gotorleku horretan, hala nola eta bereziki Vauban, Luis XIV.aren gotorlekuen komisario nagusiak. Donibane Garaziko Zitadelara inguratu zen eta 1685ean lekuaren defentsa eta eraso gaitasunen hobetzeko egitasmo handi nahia osatu zuen. Vauban-en iradokizun guztiak ez ziren bizi zen bitartean bete, baina halere haietako asko XVIII eta XIX. mendeetan zehar gauzatu zituzten ingeniari militarrek. Horren adibidea da 1842-1848 urteetan bukatu zuten Espainiako karrika.

Donibane Garaziko gotorlekuko 6 mapa

Hiriaren interes militarrari zor zaio hainbeste mapa eta memoria egin izana. Defentsarako armak ikus daitezke, baita hiria, ingurune hurbila eta ingurune urruna ere. Horren lekuko dira Bilketa atarian dauden XVII-XVIII. mendeetako dokumentuak:

1678 - Donibane Garazi

1678ko mapak Donibane Garaziko alde eraikiena erakusten du, baita inguruko erliebea, paisaiak eta landaretza ere (oihanak, mahastiak eta bazkalekuak). Bertan ikus daitezke ere hiriaren harresiak, baita horien hobetzeko proiektu bat, Eiheralde eta Ugange hiri bazterren inguruan.

1678 St Jean Pied de Port

Bereizmen handiko mapa

1678 St Jean Pied de Port

 

Gaur egun, ongi zaindua izan den ondare militarra eta haren balioan ezartzea Donibane Garaziren iragan oparoaren lekuko ditugu.

Autoreari buruz

Alain Zuaznabar, Terres de Navarre - Nafarroako lurraldeak elkarteko kideak idatzia.

Gehiago jakin

Nafarroak lurraldeak