Baionak antzinatik ezagutzen ditu hiri militar baten destinoak, bere kokapen geografiko estrategikoagatik. Luzaz hiriaren mugak finkatu dituen erromatar castrum abiapuntutik, arkitektura militarreko obrak mendez mende bata bestearen ondotik agertzen dira, 19. mendeko azken moldaketeraino. Horren ondorioz Baionako hiri fortifikazioak, beren 3,5 km-ko hedadurarekin, Europan paregabekoa gelditzen den arkitektura militar bilduma bat osatzen du Monumentu Historiko gisa babestua.
Erromatar harresiak
Baiona 1450an
Baiona 1600an
Baiona 1775an
Hiri fortifikazioen bilakaera, Erdi Arotik 19. mendera
Erromatar kastroa
Le castrum romain du IVe siècle se retrouve dans la ville, au grès des belles tours antiques qui ponctuent le boulevard du rempart Lachepaillet. Cette première enceinte a été modernisée et ajustée aux nouvelles techniques de guerre, marquant, comme dans beaucoup d’autres cités antiques devenues places fortes, le passage de fortifications verticales (les tours), aux fortifications horizontales (glacis, boulevards et bastions, dehors…).
4. mendeko erromatara kastroa hirian aurki daiteke, Lachepaillet harresiko etorbidean dauden antzinako dorre ederren bidez. Lehen harresi horiek modernizatu ziren, eta gerraren teknika berriei egokitu, aldaketa bat markatuz - hainbat gotorleku bilakatutako antzinako hiri bezala - fortifikazio bertikaletatik (dorreak) fortifikazio horizontalera (glazis, ezponda, etorbide, baluarte...)
16.. - lapurdum izeneko lehengo planoa
16. mendeko harresia
Baionan fortifikazioko historiako bi garai berri ageri dira: Erdi-Aroko harresi ingelesa, eta Pizkundeko etorbideak.
16. mendeko harresiei esker bereziki, hunkigabeak atxikiak, dituzten etorbide eta baluarte handiekin, Baiona kasu paregabea da Frantzian baluartez osatutako defentsa sistemen ikerketarako.
Baionako hiria 1610an
Baiona 16. mendean. Bayonne au XVIe siècle. Zen bezala emandako mapa. 1550
Baiona. Zen bezala emandako mapa.
17. eta 18. mendeetako moldaketak
17 eta 18. mendean, fortifikazio sistemaren eraldaketarekin betan harresietatik at ziren auzoak suntsitzen dira, murruen kanpoko aldea libratzeko eta segurtasun gehiago sortzeko.
16.. - Baiona
Baiona Vauban-en memorioaren araberako fortifikazioen planoa, 1692an eraldatua
Bereizmen handiko mapa
[Bayonne : plan des fortifications selon le mémoire de Vauban, remanié en 1692]
Hiriko planoa. Baionako gaztelu eta zitadela
19. mendeko azken aldakerak
Les dernières modifications de l’ensemble fortifié sont réalisées au XIXe siècle, notamment par la création de redoutes et de camps retranchés hors les murs de la ville.
Fortifikazio sistemaren azken aldaketak 19. mendean iragaten dira, azkartegi eta akanpaleku babestuak hiriko murruetatik at sortuz.
Hiriko hiru auzo historikoen puntu gorenetan, gotorleku bakoitzak historiaren giltza memento bat oroitarazten du:
- Gaztelu Zaharra, Baiona Handiko auzoan, 12. mendean eraiki zen, Akitania Ingalaterrako erreinuari lotua zitzaiolarik;
- Gaztelu Berria, Baiona Ttipiko auzoan, 15. mende erdiko Frantziako erregearen berreskuratzearen lekuko da;
- Zitadela, Santa Izpiritu auzoan, Vauban ingeniari militarrak izenpetua du, 17. mendean mugen berrantolaketa orokor baten koadroan.
Bayonne. [Fortifications] / lithographie de Langlumé
Baiona harresietatik at
Santa Izpirituren integrazioa
1857an, Santo-Izpiritu auzoa (1792 urtetik Jean-Jacques Rousseau izeneko udala autonomoa zena) Baionari lotua zaio berriro. Trenaren iristearekin (Bordale-Baiona trenbidea 1855eko martxoaren 26an estreinatu zen), hiria auzo berri horretara garatzeko aukera izan zen.
1855 - Baionako hiria: Egitasmoak
1877 - Atlasa nazionala
1883 - Baionako planoa
Bereizmen handiko mapa
Plan de Bayonne. 1883. / [Librairie Centrale H. Jerome, Bayonne] ; Bayonne] [Lit. J. Cluzeau
1901 - Baionako planoa
20. mendeko hedatzea
Baiona, mende luzeetan zehar bere harresiek mugaturik, murruetarik aterako da 20. mende hastapenean.
1907ko giltza-datan abiatzen da hiri hedatze hori, data harta baizen militar zonalde gotortua desklasatua izan. Hiriaren mendebalde eta hegoaldean ziren lurrak baldintza militarrez askatuak dira, eta udalaren jabegoan sartzen, haien urbanisazioa baimenduz.
hedapena 1921an luzatzetzen da, Mousserolles eta marracq auzoko akapaleku babestuak hiriari itzuliak zaikzien, eremuaren zabaltze handi bat sortuz.
Ondorioz, hiria bere zentro historikoaren inguruan garatzen da; Hor ziren sortu Zezen-plaza, marracq eta Polo-beyris auzoak sortu.
1946 - Baiona plano orokorra
Autoreari buruzr
Baionako Hiriko Arkitekturaren eta ondarearen Interpretazio zentroko Évelyne Pédurthe-ek idatzitako testua