Gaiak

19. mendean, aglosaxoiek tusimoa asmatu zuten, eta Euskal Herria laster bete-betean hunkituko du moda berri honek.

Bidaiariaren gida-liburua (1852)

Biarritz garatzen da itsa bainuei esker1 eta Eugenia enperatrizaren atxikimenduari esker. Idazle bidaiariek Euskal Herriaren ikuspuntu erromantiko bat zabaltzen dute2. Trenbidearen garapenak3 euskal kostaldea irisgarri bihurtzen du. Lan bide berri bat sortzen da, turisten laguntzailearena.

1852an, Charle Hennebutte-ek Description des environs de Bayonne et de Saint-Sébastien liburua argitaratzen du, edizioen arabera Guide du voyageur de Bayonne à Saint-Sébastien edo Album des deux frontières izenekin ezagun eginen dena. Euskal Herriari buruzko lehen gida turistikoetarikoa da, Blanche eta Hélène Feillet ahizpek aipandua.

Erakusketa birtuala batek obra honen ibilbide eta aurkezpen testu nagusiak biltzen ditu, Feillet ahizpen obrekin:

Mapa turistikoak

Pirinioetako mapa bideko eta fisikoa (1851)

Turistei dedikatutako mapak agertzen dira garai berean. Horietako bat, aipagarrienetarik, Vuillemin-en Carte physique et routière des Pyrénées izan daiteke, non agertzen diren "ur mineraleko etxeak, baita ere leku ohargarriak beren gune pitoresko eta elementu kurios naturalegatik, eta abar."

Euskal Herriko partean, "ur mineraleko etxeak" Biarritz, Bidarte, Kanbo eta Saran ezarriak dira.

Hirietako planoak

Hiri turistiko nagusiek beren mapa propioak zabaltzen dituzte.

1859 - Biarritz

Ibilbideen mapak

Lurralde desberdinetan egitura bereziak sortzen dira, turismo bulego ala iniziatiba sindikatak. Mapak lurraldearen deskubritzerako gomitak bilakatzen dira, garatzen ari den bide-sareari esker, ala ibilbide pitoreskoak aitzinera emanez.

1862 - Baiona inguruko errepideen mapa