Gaiak

19. mendean, Ipâr Euskal Herriko paisaiak aldatzen dira, garraioen mutazioen erritmoen arabera. 1875eko mapa bat horren adierazgarri da.

1875 - Carte routière des environs de Bayonne

Errepideak

19. mendean, errepideak baliatzen dira oinez, zaldiz, karroz, eta baita ere kakoletaz ibiltzeko.

Carte routière des environs de Bayonne... depuis capbreton jusqu'à St Sébastien...

Errepide nazionalak (gorriz), errepide departamentalak (urdinez) eta komunikazio handiko bideak (berdez)

Errepide nazionalak

Errepide nazionalak

10. Errepide Nazionala

Errepide sarea egituratzen eta hierarkizatzen da mende hartan. Baiona eta mugaren arteko norabide nagusia Errepide inperiala izendatua izan zen Napoléon 1.aren garaian, ondotik errege errepidea eta 1830etik goiti 10. Errepide nazionala. Izendapen hori atxikiko du 21. mendea arte, 910 Errepide departamentala gisa azpisailkatua izan arte. Euskal partean, lotzen ditu Baiona, Angelu, Bidarte, Getaria, Donibane Lohizune, Ziburu eta Urruña.

19. mende osoan, ardatz nagusi hori, estrategikotzat emana Parise Espainiaren lotzen baitu, garatu eta hobetuko da. Gehitzen zaio ere saihesbide bat Biarritz ibilbidean integratzeko, arrantza portu ttipitik ur hiri nagusi bilakatzen denean.

132. Errepide Nazionala

132. errepide nazionalak historiki Baiona eta Donibvane Garazi lotzen ditu, Hiriburu, Mugerre, Milafranga eta Hazparenetik (Lekornetik pasatzen zen oraindik lehenagoko ibilbidea agertzen delarik ere). Gaur Gailurretako inperio-bidea deitzen zaio, edo Napoleon bidea, eta geroz eta gutxiago baliatua da, bide zelaiagoen faboretan.

Errepideak garatuko dira 19. mendean, eta oraindik gehiago 20. mendean autopistak agertuko direlarik.

Trena

Le train est la principale révolution des transports du 19e siècle. Il permet le transport de personnes comme celui des marchandises.

Trena 19. mendeko garraioen iraultza nagusia izan da. Gizakiak eta salgaiak garraiatzen ditu.

Carte routière des environs de Bayonne... depuis capbreton jusqu'à St Sébastien...

1875eko trenbideak beltzez. Baiona-Donibane Garazi linea puntuzko lerroz.

Bordale-Baiona trenbidea

Bordale-Baiona trenbidea

Bordale-Baiona trenbidea 1855an bukatu zen, eta Santizpiritako geltokia 1855eko martxoaren 26an estreinatua (Santizpirita Baionako udalan integratua izanen da ondoko urtean). Lehen aldikotz, Parise eta Eusakl Herria trenez lotzen ahal dira, eta Napoleon III inperadoreak aukera baliatuko du egonaldi labur baten egiteko 1855eko uztailaren 28tik 29ra.

19. mendeko azken laurdenean, tren eta tranbia ugari sortuko dira eta trenbide sareak bere gailurrera iritziko da 20. mende hastapenean. Automobila indibidualaren iristeak garapen hori geldituko du.

Ibaiak

1875an, ibaiak salgaien garraiorako ibilbide nagusiak dira oraindik.

Ibaien hegietan, zirga bideak agertzen dira, ibaien bazterretik ibilki diren bide horiek eta baliatuak zirenak barku edo ontzi desberdinen tiratzeko, zaldi edo idi batzuen langutzarekin.

Carte routière des environs de Bayonne... depuis capbreton jusqu'à St Sébastien...

Zirgha bideak (chemins de halage), urdinez, ibaien ertzetan.

Aturri

Aturri

Aturri bazterretan, zirga bideak biziki gora abiatzen dira, eta garraioa baimentzen dute Baiona eta Ahurti, Urketa eta Lehuntzeren artean. Aturri salgaien garraio bide izan da mende luzetan.

ZIrga bideak anitz baliatua ziren 19. mendean. Baina trena, auto eta kamioen irizteak usaiak aldatuko ditu 20. mendean. 21.ean zirga bide gehienak beti hor dira, baina anitzetan beste garraio modu batentzat baliatuak dira : bizikletarentzat.

Bilakaera 1875tik

1875