Ibaiak zeharkatzen duten lurretik sortzen dira. Ur bideak, espazioa egituratzen dute, lurraldeak zedarritzen dituzte eta batzuetan muga bilakatzen dira. Hazkurri emaileak, ibaiek, herriak beren ertzetan bizitzera erakartzen dituzte, gizakiak eta merkantziak garraiatzen dituzte estuarioak eta beren portua diren zabalera handiarekiko loturaraino. Bertan nabigatzeko, leku eta erabileretara egokitutako bateleria anitza behar da. Eguneroko bizitzarako funtsezkoa da, erreferentzia puntua. Ibaia marraztua da, kartografiatua.
Aurkibidea
Erreferentzia-puntu aldaezinak
Mapa zaharretan ibaiak saihestezinak dira. Ibaiek paisaiak egituratzen dituzte, espazioak definitzen, erreferentzia-puntu dira.
11e siècle - Beatus a Liebana
Liebanako Beatus 8. mendean Kantabrian bizi izan den frailea zen. Idatzi zituen "Apokalipsiari iruzkinak" liburu bat zeinetatik atera den hemen aurkeztutako mapamundia. Eskuizkribuaren kopia anitz egin ziren eta horien artean bat Grégoire de Montaner jaunak manatua Landetako Saint-Sever-ko abadiarendako, 160 urtea inguru.
Liebanako beatus horrek Baskonia Garona ibaia (fl. Garronna) eta Pirineoen artean kokatzen du. Baskonia ibai batek zeharkatzen du, Aturri, eta horren ertzean Saint6sever-ko abadiak leku garantzitsua hartzen du.
16.. - Description exacte et particulière des côtes et havres de Bayonne
Ibaiek leku berezia daukate lurra itsasotik begiratzekoan. Haien bokaleek aterpeak seinalatzen dituzte (badia edo itsasadarrak), aingura egozteko portuak. Ibaiak jarduera ekonomiko baten presentzia seinalatzen du.
Mapa honetan, Aturriren hiru ahoak agertzen dira: Vieux Boucau, Boucau de Diou eta Boucau Neuf. Bi lehenak Aturriren lehengo ibilbidean isurtzen dira, zurezko urtegi batek hesten duena, pachère gaskoieraz, hemen Pacherre idatzia. Boucau neuf gune bakarra da itsasora eta Baionara nabigatzera baimentzen duena.
Aturriren hegoaldean, Donibane Lohizuneko[St Jean de Lux], Donostiako [S. Sebast] eta Zumaiako [Cumaya] badien aterpeak, eta Hondarribiko [Funtarabie], Pasaiako [Le Passage] eta Orioko itsasadarrenak.
1606 - Descript Benearniae et Bigorniae in Aquit
1606ko mapa honetan, Nafarroako erreinua, Gaskoina, Biarnoa eta Bigorra agertzen dira. Hirien kokapena ibaiei begira biziki aleatorioa da.
Bizi lekuak
Ibaiek dena hartzen dute, mendiak, zeinetatik sortzen diren eta jausten diren, zelaiak non zabaltzen diren eta beren bihurgunez moldatzen dituztenak, itsasadarrak non beren ur gezak itsasoetako ur gazien nahasten dituzten. Hainbat paisaia zeharkatzea, hainbat bizi leku eta bizi molde. Gizakia ibaiari egokitzen zaio, hezten eta moldatzen du dituen bizi proiektuei egokitzeko. Haren ondoan lan egiten du, ibaia hazkurri emaile, hor baita lurrak aberasteko eta arraina ekartzeko; ibai ertzetan edo inguruko gainaldeetan bizi da; portuak sortzen ditu non ibaietako txalupak eta itsasontziak eraikitzen dituen, gizaki eta salgaiak garraiatzeko, merkataritzan aritzeko edo gerren egiteko.
1628 - Carte topographique des costes maritimes
1628ko mapa topografiko honek, iparraldea ezkerraldean duelarik, "Bizkaia bata eta bestearen" ibai, lurmutur, portu, aterpe, eta bokaleak erakusten ditu, Donostiatik Saint Paul arte (gaur Saint-Paul-en-Born). Aturri agertzen da eta haren uharte batzuk; ertzetako parrokiak: Santizpirita [St Espritc], Doneztebe [St Estienne] (eskuineko bazterra), Lehuntzeko abadia [La Honce] (ezkerreko bazterra). Baionari behera bokalea, eta lehengo itsasbazterreko ibilbidea. Aturriren iparraldean, Marensin eskualdean, errekak bokale batzuen bidez iristen dira.
Aturriren hegoaldean, Errobi (Bayonne [Bayonne]), Lamoulie (Biarritz [Biarys]), Uhabia (Bidarte [Bidar]), Urdazuri (Donibane Lohizune [St Jean du lus], Ziburu [Siboure]), Bidasoa (Hendaia [Andaye]) eta Urumea (Donostia [S. Sebastien). Nafarroa eta Gipuzkoako kostaldeak lurmutur, arrada eta portuek puntuzkatzen dute.
1638 - Gouvernement de Bayonne
Cette carte du “Gouvernement de Bayonne” de 1638, très schématique, indique le nord à droite. Elle présente le territoire autour de la confluence Adour-Nive. Au sud de l’Adour, la Nive est bordée par les paroisses d’Ustaritz [Euztaritz], Larressore [Le Rossar], Cambo [Cambe], ainsi qu’Hasparren [Hasparin] ; la Nivelle avec à l’embouchure Saint-Jean-de-Luz et Ciboure [Suiboure] et, en amont, Saint-Pée-sur-Nivelle [S.Pere], ainsi que Sare [Sara] et le quartier d’Amotz [Ammotz]. Au nord de l’Adour, l’ancien lit résiduel du fleuve avec Saint Matan (Saint Martin de Seignanx ?) et Capbreton.
1638ko “Baionako Gobernuaren” mapa hau oso eskematikoa da, iparraldea eskuinaldean du. Aturri-Errobi biltze inguruetako lurraldea erakusten du. Aturriten hegoaldean, Errobi bazterretan agertzen dira Uztaritze [Euztaritz], Larressoro [Le Rossar], Kanbo [Cambe], baita Hazparne [Hasparin] ; Urdazuri eta bere ibai-ahoa Donibane Lohizune [St Jean de Luz] eta Ziburun [Suiboure] eta ibaiari goiti, Senpere [S.Pere], baita ere Sara [Sara] eta Amotzeko auzoa [Ammotz]. Aturriren iparraldean, ibaiaren lehengo ibilbidearen ondarra Saint Matan (Saint Martin de Seignanx ?) eta Capbreton herriekin.
1638 - Carte du siège de Bayonne
1638ko mapa honetan, auzitegi (siège présidial) bakoitzaren eremua deskribatua da, lurradeak osatzen dituzten ibaien arabera. Maparen euskal parteak nabarmentzen du hirien inplantazioa ibaien ertzetan : Bidasoa (Hendaia, Hondarribia, Irun), Urdazuri (Donibane Lohizune, Ziburu, Azkaine, Senpere, Zuraide, Ainhoa, Zugarramurdi, Urdazubi), Uhabia (Bidarte, Arbona, Ahetze), Errobi (Baiona, Hiriburu, Basusarri, Uztaritze, Larresoro, Hatsu, Kanbo, Itsasu...), Aturri (Baiona, Mugerre, Lehuntze, Urketa, Ahurti, Gixunea...), Arhan (Bastida, Aiherra, Lukuze) edo Biduze (Gixune, Bidaxune, Akamarre, Burgue, Garrüze, Donapaleu...)
Ohargarria izan daiteke Baionako auzitegiak Aturriko lehengo ibilbidea eta Capbreton bere gain dituela.
1639 - Biscaia et Guipuscoa
Gipuzkoan, herriak, Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Debaren ertzetan kokatzen dira. Bilbo agertzen da ere Ibaizabal ibaiaren bazterretan.
Nabigazioa
Ibaiak gizakien joan-etorrietarako eta salgaiak garraiatzeko erabiltzen dira. Aturri Aire-sur-Adour arte nabiga bazitekeen, orai Uhaitz elkartuak arte baizik egingarri da. Errobi Uztaritze arte, Urdazuri Azkaine arte. Zirga-bideek nabigarri izan ziren zati horiek noiztenka doblatzen dituzte.
1610eko bi mapa hauek ohiz kanpokoak dira.
1610 - Plan du cours de l'Adour
Norabidetuak (iparraldea gaineko aldean da), mapa hau izugarria da, Aturriko nabigazioaz erakusten digunagatik. Hiru eremu agertzen dira. Ibaiari goiti, Akizeko zubiaren ondoan, zazpi ontzi amarratuak zaizkie perpendikularki bi ertzei. Salgaien garraio edo arrantzako barkuak dira, Akize izan baita 19. mendea arte egurra, arraxina, edo ardoa bezalako salgaien ontziratze eta deskargatze gunea. Akizeko zubia eta behera zaion Santizpirituko, Baionaren parean, hamaika ontzi gora doaz. Arraunlariek bultzaturik edo belek lagundurik, barku horiek ibaietako nabigaziorako eginak dira eta garaian arruntak ziren chaland edo tilhole ontziak izan daitezke. Baionari behera bost itsas zabaleko ontzi, aitzin eta gibeleko gainaldeei esker ezagunak. Batzuk ibaian gora doaz txalupei esker, besteak itsas zabalean egoki dira, haieruntz doazen pilotoaren beha.
1610 - Plan du cours de la rivière et terrain depuis Naguille
Plano hau, iparraldea beherean duena, hegoaldea goian, mendebaldea eskuinean, eta ekialdea ezkerrean, eta Pirinioak agertzen dituenak, inpresioa ematen du marrazkilaria gora ezarria zela, eta Baionako hiriaren gainaldean dela. Nabigazioa intensoa da. Itsas zabaleako ontziak portuari beheiti, ibaietako barkuak goiti. Hemen ere ontziak identifikatzen ahal dira. Chaland eta tilhole ezagutzen ahal dira dituzten forma et propulsio moldeei esker. Chaland ontziak, punta zorrotzekoa aitzinean eta gibelean, baliatzen ziren bidaiatzeko edo arrantzarako (hemen ez dena agertzen); Tilhole ontziak, puntu zorrotzekoak aitzinean eta zabalak gibelean, baliatzen ziren nagusiko arrantzarako edo pisu handikoa ez ziren produktuen garraioarendako. Ilustrazio honek ongi erakusten ditu nabigazio moldeen ugaritasun eta garrantzia, ibaiatik bidaiatza lehorrean baino laburragoa zelarik.
Apurka, mapen egiteko moldea aldatuko da. Metodo berriek, horien artean triangulazioak, ibaiak ziren erreferentzia puntuez askatzera eramanen dute. Garraioa ere aldatu egingo da eta errepideak edo trenbideak sortuko dira, erliebeak eta haranak gutxiago kontuan hartuz. Ibaiak mapetan agertzea ez da gehiago hain estrategikoa..
Autoreari buruz
Sophie Lefort, Baionako arte eta historia hiria / Turismo bulegoko gida mintzalaria eta Historian doktoreak (UPPA) idatzitako testua.