Euskal Herri hitza, edo frantsesezko Pays Basque izena gutxi agertzen da mapa zaharretan, eta inoiz 20. mendea baino lehen.
Beste termino anitz baliatuak dira historian zehar, ez bada beti izendatua maiz identifikatua den lurralde horri buruz kartografoak duen begiradaren arabera.
Erdi Aroko mapamundiak
Euskal Herria Erdi Aroko mapamundi bat baino gehiagotan agertzen da, gehien baliatua den terminoa Baskonia izan daiteke.
11. mendea- Liebanako Beatoko mapamundia
Bilketa bildumetako mapa zaharrena 11. mendekoa da. Mapa Mundi de Beatus de Liébana izenarekin ezaguna da, eta lurralde zabal bat ezartzen du Akitania eta Asturien artean, izendatzen duena Vvasconia.
13. mendea - Monalium Ebstorfensium Mappammundi
13. mendean, Wasconia terminoa aurkitzen da Ebstorfeko mapamundian.
1285 - Herefordeko mapa
1285eko Herefordeko mapak Gasconia terminoa baliatzen du, baina iduriz Bordeale (Burdegalea) inguruko lurralde baten izendatzeko. Baiona (Bayonna grafiarekin emana) Gallia.un popolo[.] izendatutako lurralde batean kokatua da.
Ptolomeoren mapak
15. mendearen amaieran eta 16. mendean, munduaren irudikapena aldatu egin zen, eta kartografia asko bere garaian saihestezintzat jotzen zen iturri batera itzuli ziren: Klaudio Ptolomeo. Gure garaiko 2. mendeko greziar jakintsu horrek Geografia bat argitaratu zuen, zenbait mendetan mendebaldeko munduko geografia sakonena zela uste zena. Beraz, ondorengo mapek lehen milurtekoaren hasierako ikuspegia eta ezagutza berriagoak nahasten dituzte.
1486 - Cosmographia .Trad. Jacobus Angelus. Ed. Nicolaus Germanus
Bildumetako "Ptolomeoren mapa" zaharrena 1486koa da eta Nafarroako erreinua agerrazten du (Regmun Navarie). Gaskoinia ere agerrazten du (Gasconia), gaurko Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaia biltzen dituenak. Baiona (Ba[i]ona gasconie), Donostia (S. Sebastianus) eta Bilbo (Virbao) agertzen dira lurralde hartan.
1535 - Tabula nova Hispaniae
1535an mapa batek Bizkaia izendatzen du, bitxiki Bishaia<.b> grafiarekin idatzia. Mendi batzuk bereizten dituzte Baiona eta Iruñea (Panpalona lurralde horretarik.
1559 - Moderna Europae Descriptio
Sebastian Münster-en 1559ko mapan, Euskal Herriak zatitua ematen du Gaskoinia (Gasconia), Nafarroa (Navarra) eta Bizkaiaren artean (Bizcaie).
15.. - Lumen historiarum
16. mende bukaeran, Franciscus Van Der Haer-ek Baskonia hitza baliatzen du berriro (Vasconia), Nafarroaren ondoan (Navarra). Baskonian sar lezake bere aurrekoak Bizkaia eta Gaskoinia deitzen zituztenak.
Mapa nautikoak
16. mendean mapa nautikoak agertzen dira ere, gaur ditugun planisferio hurbilagoak, baina itsasoan zentratuak eta lurrak gertatzen denari gutxi interesatzen zaiena. Portu batzuk agertzen dira, eta, noiztendka, lurralde batzuk.
1330 - a Carta nautica costruita nel 1325 da Angelino Dalorto
Bilketa bildumetako mapa zaharrena 14. mendeko portulano1 bat da, Angelino Dulcert kartografoak egina
Nafarroa terminoa baliatzen du (Navara), baita ere itsaertzeko hiri batzu eta horen artean Baiona, Baona de Guasconia deitzen duena.
1550 - Mapa nautiko baten zati bat
Giacomo Maggiolo-ren 1550eko mapak Bizkaia agerrazten du (Biscaia), haren mugak ezehaztu gabe. Gaskoinia hitza agertzen da ere (Goasconia), baina Bordaleren iparraldean.
1563 - Meditarraneoa itsasoko mapa
Giacomo Maggiolo-ren beste apa batek Gaskoinia (Guasconia) Aturriren hegoaldean ezartzen du, Lapurdi eta Gipuzkoako kostaldeko hiriak barne ezarriz. Bizkaia (Biscaia) izendatua da ere, Asturietako inguruetan.
Bereizmen handiko mapa
1563 - Carte de la Mer Méditerranée, de la Mer Noire et de l'Océan Atlantique nord-est
16.. Carte topographique des costes maritimes
La carte de Louis-Nicolas Clerville place le nord du Labourd actuel dans le Pays de la Biscaye (Bayonne, Anglet (Langlet), Biarritz (Biarys), Ustaritz (Ostary)...), le sud du Labourd (au sud de la Nivelle) dans la Partie de Navarre et de Guipuscoa (Ciboure (Siboure), Ascain (Ascaigne), Urrugne (Ourogne), Biriatou (Viriate), Hendaye (Andaye).
Louis-Nicolas Clerville-en mapak Lapurdiko iparraldea Bizkaian ezartzen du (Pays de la Biscaye)(Baiona, Angelu (Langlet), Biarritz (Biarys), Uztaritze (Ostary)...), Lapurdi hegoaldea nafarroa eta Gipuzkoan (Partie de Navarre et de Guipuscoa) (Ziburu (Siboure), Azkaine (Ascaigne), Urruña (Ourogne), Biriatu (Viriate), Hendaia (Andaye).
1625 - Description exacte et particuliere des costes et havres
Maiz kopiatua izan den 1625eko mapa batek ezartzen du Lapurdi (Pais de La Bour), euskal lurralde batean (Basques). Bizkaia izenarekin (Biscaye) agertzen da gaur Gipuzkoa deitzen zaion lurraldea.
1636 - Carte marine : Coste de Guyenne - Coste de Biscaye
1636ko mapa batean, lurraldea bitan zatitua da : Guiena (Guyenne) eta Bizkaia (Biscaye).
Erreinuak eta lurraldeak
16. mende bukaeratik, mapa politikoago batzuk agertzen dira, muga batzuen agerraratzen saiatzen direnak erreinu edo lurraldeen definitzeko. Nafarroako erreinua maiz aipatua da. Gipuzkoa terminoa agertzen da, Bizkaiarekin lehian.
1584 - Guipuscoae Regionis Typus
En 1584, une carte en latin fait apparaître la Biscaye (Biscaia propria), le Gipuzkoa (Guipuscoa), l’Araba (Alava) et la Navarre (Regno di Navarra).
Latinezko 1584ko mapa batek Bizkaia agerrazten du (Biscaia propria), Gipuzkoa (Guipuscoa), Araba (Alava) eta Nafarroa (Regno di Navarra).
1606 - Descript Benearniae et Bigorniae in Aquit.
Baionako mediatekan zaindutako 1606ko mapa batrek muga bat agerrazten du Gaskoinia (Gascogne) eta Nafarroako erreinuaren artean (Navarrae Regnum). Baiona, Donibane Lohizune eta Hondarribia Nafarroako erreinuan dira.
1631 - Carte générale de Guyenne
"Guienako mapa orokorrak" Ipar Euskal Herriko hiru probintziak Guienako eremu zabal hartan integrazten ditu zehaztuz basque.
1636 - Le pays de Béarn
1636an Christophe tassin-ek zehazten du Biarnoko herria inguratua dutela iparraldean Gaskoiniak (Gascongne) eta hego-mendebaldean bi lurraldek izendatzen dituenak Basques eta Navarre.
1638 - Les frontières de France et d’Espagne
1638an, Tassin-ek Frantzia eta Espainiaren arteko mugak argitaratzen ditu. Nafarroa Beherea, Irun eta Hondarribia Nafarroan dira (Navarre). Zuberoa Biarnoko erreinuan kokatzen du.Lapurdi Guienan (Guyenne). Gipuzkoa izendatua da (Guipuscoa) baita ere Bizkaia Asturietaraino doana.
1642 - Carte contenant la Gauscogne, le Bearn, la Nauarre…
Melchior Tavernier-ren 1642ko mapa batek Ipar Euska Herriko, probintziak lurralde ber batean kokatzen ditu, Basque deitzen duena eta Biarnoa eta Nafarroatik bereizten dituenak. Nafarroa eta Gipuzkoa agertzen dira ere. Kartografoak unitate zerbait eman dio lurralde multzo horri, argitalpen ondotik egindako koloreztatze batek nabarmentzen duena.
1650 - Gouvernement général de Guienne
1650eko mapa batean, Ipar Euskal Herriko hiru probintziak marraztuak dira, gaurko konfigurazioan. Lapurdi (Labour) eta Zuberoa (Soule) Guienari lotuak zaizkie (Guienne). Nafarroa Beherea (Basse-Navarre) (Zeini eskas zaion Kintoako ibarra) Biarnoari lotua zaio (Béarn). Nafarroa agertzen da. Bizkaia terminoa (Biscaye) gaurko Gipuzkoako eremuan agertzen da.
1751 - Die graenzen von Frankreich und Spanien
18. mendeko lehen zatian, lurraldeak egonkortzen dira. 1751ko mapa alemana batek 7 probintziak agerrazten ditu, kasik gaur ezagutzen zaien mugekin (Kintoako ibarra salbu).
Instituzionalizazio bat
1789ko Frantses Iraultzak lurraldeen ikuspundua aldatzen du. Lurralde historikoen nozioa laster desagertzen da, muga administratiboei lekua uzteko.
1790 - Département des Basses Pyrénées
"Pirinio Apalak" departamendua (Basses-Pyrénées) 1790eko otsailaren 8an sortzen da. Biltzen ditu Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Biarnoa.
1836 - Carta topografica de la M.N.Y M.L. Provincia de Guipuzcoa
Gipuzkoak ere bere mugak definitzen ditu.
1849 - L’arrondissement de Bayonne
Arrondizamenduak, departamenduekin batera sortuak, aski maiz agertzen dira bildumako mapetan. baionako arrondizamenduak (Arrondissement de Bayonne) biltzen ditu Lapurdi eta Arberoako lurarldea.
Bereizmen handiko mapa
1849 - Carte de l'arrondissement de Bayonne. Echelle 1 / 80.000 e. / Perret, A.
1853 - L’arrondissement de Mauléon
Mauleko arrondizamenduak (Arrondissement de Mauléon) biltzend itu Zuberoa, eta Nafarroa Beherereko parte gehienak.
Euskal Herria singularrean
Euskal Herri nozioa, singularrean, eta zazpi lurralde historikoak biltzen dituenak, ez 19. mendea baino lehen agertzen, Anton Abadia, Agustin Xaho edo Arturo Campion bezalako pertsona batzuek bultzaturik.
1863 - La cartes des sept provinces basques montrant la délimitation, actuelle de l’euscara
Zazpi lurraldeen eskaleko Euskal Herri bat erakusten duen lehen mapa Louis-Lucien Bonaparte printzearena da. Euskararen erabilpenari buruzko inkestaren emaitza da. Euskal Herri hitza ez da agertzen. Izendatua da "Zapi prinbintzia euskaldunak" (Sept provinces basques).
1905 - Mapa de Euskaria
1905eko mapa batek zazpi lurraldeak biltzen ditu eta Euskaria-ko mapa deitzen da.
1905 - Euskalerrico agerkai lurkindarra
1905eko mapa geologiko batek zazpi lurraldeen lurraldea agerrazten du, eta lurralde hau Euskalerria deitzen du euskaraz, Pais Basque frantsesez eta País Vascongado espainolez.
1961 - Euskal Erria
1961eko mapa bat Esuakl Erria izendatua da.
Euskal Herri zatitu bat
19. mende bukaeratik, mapa batzuk Euskal Herria Frantzia eta Espainiaren arteko mugaren alde bakarrera mugatuko dute. Iparraldean Pays basque edo pays basque français terminoak baliatzen dituzten mapak agertzen dira, hegoaldean Provincias Vascongadas y de Navarra ou Euskadi y Navarra hitzak baliatzen direlarik.
Hegoaldean
Iparraldean
1931 - Syndicat d'initiatives
1931 - Le Pays Basque, la vallée de la Nive
1943 - Le Pays basque français
1950 - Bayonne Biarritz Pays Basque
Notes
Portulanoak 13. eta 18. mendeen artean sortutako "itsas mapak" dira, batez ere itsas espazioa helburu dutenak, bere mugekin: portuak, kostak, uharteak eta hura pilatzen duten oztopoak. gehiago jakin