“500 urteko kartografia Ipar Euskal Herriaz” erakusketa birtualak mila mapa numerizatu baino gehiago biltzen ditu, denak Ipar Euskal Herriko partez edo osoki erakusten dutenak.
Mapek lurralde baten deskubritzen laguntzen dute, baita ere lurralde horren historia kontatzen den manera. Mapa isolatu batek mundu oso bat kontatzen du, baina bi mapen konparaketak, atzokoa eta gaurkoa, edo atzokoa eta herenegunekoa, lurralde horren bilakaera erakusten du, baita ere haren itxuartzeko manerarena.
Ipar Euskal Herriko kartografia historikoa
Ulertzeko zergatik eta nola lurralde honetako gizakiek mapak marraztu dituzten, eta ulertzekoa nola erakusketa honetako mapa bakoitza Ipar Euskal Herriko kartografiaren historian kokatzen den, irakur dezakezua Auñamendi elkarteko lehendakaria den Beñat Auriolen “Euskal Herriko kartografia historikoa (-10 000, 1891)” artikulua.
Lurralde aipagarriak
Ipar Euskal Herriko leku batzuk beste batzuk baino maizago kartografiatzen dira. Leku hauetaz interesatzeak mendeak iragan dituzten dinamikak ulertzeko aukera ematen du.
Horiek hobeki ulertzeko, leku batzuen ezagutzera gomitatzen zaitugu, artikulu hauen bidez:
- Donibane Garazi: Pirinio zolako nafar hiria, Alain Zuaznabar Nafarroako lurraldeak elkarteko kideak idatiza
- Ipar Euskal Herri barnealdeko bost herri XIX. mende hasieran - Plano baten irakaspenak (Bidaxune, Donapaleu, Maule, Donibane Garazi, Hazparne), Pierre Laborde, Bordeleko Michel de Montaigne Unibertsitateko irakasle emerituak idatzia
- Baionako hiri fortifikazioak, Baionako Hiriko Arkitekturaren eta ondarearen Interpretazio zentroko Évelyne Pédurthe-ek idatzita
- Angelu, paisaien bilakaeraren lekuko (XVI-XX. mendeak)
- Donibane Lohizune eta Ziburu, istorio bat zortzi mapetan
- Bidasoako bokalea
- Aldudeko alhapideen partekatzeen mapa, 1754
Gai nagusiak
Mapak batzuk gai berezi baten hobeki ulertzera eramaten dute. Deskubri ditzakezu:
- Euskal herrietako toponimia - J. Sacaze-ren inkesta nagusia (1887), Xarles Videgain, ikerlari eta euskaltzain emeritoak idatzia
- Euskararen mapak: Louis-Lucien Bonaparte, Paul Broca eta Martin Guilbeau hizkuntzalarien lanak, Xarles Videgain, ikerlari eta euskaltzain emeritoak idatzia
- Ibaiak, Sophie Lefort Baionako arte eta historia hiria / Turismo bulegoko gida mintzalariak idatzia
- Euskal herriaren irudikapena mendeetan zehar
- 1875eko garraioen mapa
- Mapa turistikoen agertzea